Skip to main content

Komunikazioak:

Komunikazio-proposamenak bidali ahal izango dira, eta onartzen badira, ahoz eta modu presentzialean azaldu beharko dira Biltzarrean.

Ildo tematikoak
Aurkeztutako komunikazioek bat etorri behar dute proposatutako lau ildo tematikoetako batekin:

Haurtzaroak

Trans haurren bizipen eta beharrak eta haien trantsitu-prozesuak, autoestimua, ongizatea, gorputzen ospakizuna…

Nerabezaroak

Trans nerabeen bizipen eta beharrak eta haien trantsitu-prozesuak, interes berezia zuzenduz gai hauetara: gorputzen bizipena, plazerak, sexualitateak, erotikak, maitasunak…

Arreta eta akonpainamendua

Trans haur eta nerabeei eta haien familiei arreta eta akonpainamendua ematea, edozein alor profesionaletatik: osasuna, hezkuntza, gizarte-lana… eta erakunde eta elkarteetatik.

Gizartea eta kultura

Gizarte-ingurunea, sinesmenak, aurreiritziak, diskriminazioak, indarkeriak, balioak, sostengu-sareak, erreferenteak, aktibismoak, legeak, hedabideak, sare sozialak…

Komunikazioaren laburpena
Komunikazioaren laburpen bat bidali beharko da, 400 eta 1000 hitz bitartekoa.
Komunikazioek honako hau jaso dezakete:

  • Ikerketa zientifikoko lanak
    • Kasu horretan, honako hau sartu beharko dute barne: Oinarria, Helburua, Metodologia, Emaitzak, Eztabaida eta Konklusioak. Atal horiek egokitu ahal izango dira, beharrezkoa izanez gero, azterlanaren ezaugarrien arabera.
  • Esperientzia profesionalak eta/edo pertsonalak
    • Kasu horretan, haien deskribapen zehatza egiten duen egitura librea izan dezakete.

Bi kasuetan, erreferentzia bibliografikoak gehitu daitezke, APA7 formatuan. Erreferentzia horiek ez dira kontabilizatuko gutxieneko eta gehieneko hitz kopururako.
Laburpenak gaztelaniaz edo ingelesez bidali ahal izango dira.
Laburpen hori Word formatuan aurkeztuko da, eta bertan ez da sartuko beraren autoreari buruzko inolako daturik.
Hemendik gutxira txantiloi bat izango dugu, Word formatuan, komunikazioaren laburpena erredaktatzeko.

Laburpenen bidalketa
Laburpena 2025eko otsailaren 7a baino lehen 2025 bidali beharko da, formulario honen bidez. LABURPENAK BIDALTZEKO EPEA 2025EKO OTSAILAREN 14RA LUZATU DA .

Formulario horretan, honako eremu hauek bete beharko dira:
• Lana zein ildo tematikotara aurkezten den.
• Komunikazioaren izenburua.
• Autoreen izenak eta abizenak.
• Harremanetarako pertsonaren datu pertsonalak.
Eta artxibo bat erantsiko da, word formatuan, proposatutako txantiloiaren arabera, komunikazioaren laburpenarekin, beraren autoreari buruzko inolako daturik gabe.

Komunikazioen balorazioa eta onarpena
Ebaluazio-batzordeak modu anonimoan baloratuko ditu komunikazioak, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Irizpide formalak: hitz kopurua; hizkuntzaren zuzentasuna; txantiloira egokituta egotea; erreferentziak, halakorik egonez gero, APA7 formatuan; etab.
  • Beste irizpide hauek: egokitasuna, egokitzapena, ekarpenaren balioa, kalitatea, etab.

Ebaluazio-batzordeak komunikazioak onartzeari edo ez onartzeari hartzen duen erabakia 2025eko martxoaren 21a baino lehen jakinaraziko da.
Ez da beharrezkoa Biltzarrerako erregistratzea erabaki hori ezagutu aurretik. Erabakia aldekoa izanez gero, komunikazioaren onarpena behin betikoa izan dadin beharrezkoa izango da beraren autoreetako bat -gutxienez- Biltzarrerako erregistratzea, komunikazioa Biltzarrean modu presentzialean azaltzeko.

Komunikazioen aurkezpena
Onartutako komunikazioak modu presentzialean eta ahoz aurkeztuko dira Biltzarraren komunikazioan Saioan. Aurkezpenak 10 minutuko iraupena izango du, eta gero 5 minutuko eztabaida egongo da.
Aurkezpena egingo da laburpena bidaltzeko erabili den hizkuntza berean. Biltzarraren hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango dira, eta Biltzar osoan aldi bereko itzulpen-zerbitzua egongo da bi hizkuntzen artean.

Akreditazioak eta onartutako komunikazioen argitalpena
Biltzarraren ostean, parte-hartzea KOMUNIKAZIO gisa akreditatuko zaie komunikazioaren sinatzaileei.
Biltzarrean aurkeztutako komunikazioak bilduma digital batean sartuko dira, eta bilduma hori Biltzarraren “Aktak” izenburupean argitaratuko da. Akta horiei ISBN bat eta dagokien Lege-gordailua asignatuko zaizkie, eta Dialnet-en indexatuko dira, haien hedapena handiagoa izan dadin.
Onartutako laburpenetan aurkeztutako lanetik abiatuta garatutako edozein testu geroago argitaratu ahal izango da, inolako murrizketarik gabe, aldizkari zientifikoetan edo beste hedabide batzuetan.

Komunikazioen bidalketarekin lotutako edozein zalantza argitzeko, helbide honetara idatzi dezakezu:
info@conference.naizen.eus

Loading...