Skip to main content
Biltzarraren Egoitza
Bilbori buruzko datu interesgarriak

Informazio interesgarria

Moneta

Euroa, Europar Batasun osoan orokorrean erabilia.

Ordu-zona

GMT + 1 (Paris).

Tranbia

Astelehenetik Ostiralera: 06:30 – 23:45

Klima

Klima epela, tenperatura leunekin, hezetasun handiarekin, hodei sarriekin eta euri erregularrekin urte osoan zehar.

SOS 112

Publikoaren arretarako telefonoa: 010. Bilbori buruzko informazio osoa.
Beste herrialde batzuetara deitzeko, saka ezazu 00, eta horren ostean herrialdearen kodea.

Hizkuntza

Euskadik bi hizkuntza ofizial ditu: euskara eta gaztelania. Errepide, aireportu, institutu ofizial eta kale gehienetako seinaleztapena elebiduna da.

Metroa

Bilboko Metroak 3 linea ditu. 6:00etatik 23:00etara funtzionatzen du, eta badira sei
minutuko edo gutxiagoko maiztasuna duten zerbitzuak eguneko puntako orduetan.
Igande eta jaiegunetan, 10 minutuko tarteak daude zerbitzuen artean. Halaber, ostiraletan gaueko zerbitzua egoten da 2:00ak arte, eta larunbatetan gau osoan.

Bilbon aparkatzea

Bilboko kaleetan aparkatzeak denbora mugatua du; hala, badira kolore desberdinak, zona bakoitza seinalatzen dutenak bere ordu-mugarekin eta aparkatze-tarifekin. Bilatu itzazu OTA/TAOren seinaleak. Bilbok baditu lurpeko aparkaleku batzuk.

Taxia

Radio taxi: +34 944 448 888
Tele taxi: +34 944 102 121
Taxi nervion: +34 944 269 026

Taxiek eguneko 24 orduetan funtzionatzen dute Bilboko Aireportuan, egun guztietan.
Aireportutik hiriko erdigunera joateko bidaiek 20 minutuko iraupena dute, eta haien prezioa 30 euro ingurukoa da.
Normalean, taxiek uzten diete bezeroei banku-txartelaz ordaintzea; dena dela, gomendatzen dugu aurretik galdetzea, taxira sartu baino lehen.

Saltokien ordutegia - Otorduak

Ohiko otorduak honako hauek dira:
Gosaria: 8:00 – 10:00
Bazkaria: 13:30 – 15:30
Afaria: 21:00 – 23:00

Saltokien ordutegia - Dendak

Dendak astelehenetik larunbatera egoten dira zabalik, 10:00etatik 13:30/14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Saltoki handiak eta merkataritza-zentroak bazkalorduan egoten dira zabalik, eta 21:00ak arte.
Hiriko saltoki handiak: El Corte Inglés, Kale Nagusia, 9
Loading...